Borrar
Jazzez Blai jaialdia da zikloaren baitan antolatutako ekitaldietako bat. KULTUR ELKARTEA

Deba

Gure Giro programaziorik gabe geratuko dira debarrak uda honetan

Kultur Elkarteak uko egin dio duela lau urte hasi zuen zikloa antoaltzeari, Udalak emango dituen diru-laguntzen ebazpena garaiz heldu ez delako

A. Urbieta

Deba.

Viernes, 6 de junio 2025, 19:58

Kultur Elkarteak ez du aurten Gure Giro programazioa antolatuko. Halaxe iragarri du bere sare sozialen bidez, Udalak programari forma emateko emango dion dirulaguntza ezagutzen berandutzeagatik.

«Kultur Elkartearen ekimenez eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean sortu genuen Gure Giro programazioa duela 4 urte», azaldu dute ohar baten bidez. «Udako kultur eskaintza arlo ezberdineko kalitatezko ekimenez aberasteko helburuari tiraka, azken urteotan hamarnaka jarduera antolatu dira Gure Giron, hala nola Jazzez Blai jaialdia, hitzaldiak, irteera gidatuak, tailerrak, umeentzako ekimenak eta bestelako hainbat hi-tzordu. Iazko edizioan, adibidez, 27 kultur jarduera egin ziren uztailean eta 4.500 ikusle eta parte hartzaile baino gehiago bildu ziren ekitaldietan», nabarmendu dute.

Herritarrengandik jasotako babesa ikusita, beste behin egitasmoaren edizio berri bat antolatzeko lanean hasi zirela adierazi dute. Horiek horrela, 2024. urte amaieran bilera bat egin zuten Udalarekin, aurtengo dinamika zein izango zen azaltzeko. «Gure aldetik, Gure Giro programazioa aurrera ateratzeko ezinbestekotzat jotzen genuen Udaletik jasotzen dugun dirulagun-tzaren zenbatekoa urte hasieratik zehaztuta izatea», adierazi dute iaz laguntza honen ebazpena ekainaren 21ean, egitaraua hasi baino bost egun lehenago jaso zutela azpimarratuz. «Izan ere, argi dago funtzionatzeko modu honek asko zailtzen duela horrelako egitasmo baten atzean dauden lanak ganoraz egin ahal izatea. Hala ere, Udalak ez zuen gure eskaria onartu. Hortaz, dirulaguntza deialdia ateratzeko zain geratu ginen, aurrez inolako erabakirik hartu gabe. Hilabeteak pasa dira eta Udalak ez du aurtengo dirulaguntzen deialdi publikorik egin maiatzera arte». Hori horrela izanik, aste batzuk lehenago, apirilaren 5ean, Kultur Elkarteko zuzendaritzak bazkideen urteko batzar orokorrera eraman zuen gaia eta, «horrelako egitasmo bat ganoraz antolatu ahal izateko gutxieneko baldintzak betetzen ez direla ikusita, aurten elkarteak Gure Giro programazioa ez antolatzea erabaki du».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gure Giro programaziorik gabe geratuko dira debarrak uda honetan

Gure Giro programaziorik gabe geratuko dira debarrak uda honetan