Deba
Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztuko dute gaur, musikariek girotutako ekitaldi bateanSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztuko dute gaur, musikariek girotutako ekitaldi bateanJabi Leon
deba.
Sábado, 15 de marzo 2025, 19:31
Herritarren hizkuntza ohituretan eragiteko asmoarekin jaio zen Euskaraldia ariketa sozialaren edizio berri bat burutuko da maiatzaren 15etik 25era bitartean Euskal Herri osoan zehar.
Eta hori girotzen joateko Deban eratutako Herri Batzordeak gaur bertan aurkeztuko du herrian Euskaraldiaren enbaxadore izango den hamaika laguneko taldea. Hamaikako hori «euskararen erabileran eredu diren edo gehiago egiteko urratsak egin edo konpromisoak hartu dituzten norbanakoek osatzen dute».
Debako hamaika aukeratuek, beraiek hartutako konpromisoa azalduko diete herritarrei igande honetan bertan egingo den aurkezpenean. Ekitaldi hori 12.00etan izango da Plaza Zaharrean, herriko musikariek girotuta.
Euskaraldiko Herri Batzordeak herritarrrak animatu nahi ditu eguerdi honetarako prestatutako aurkezpenera bertaratzera.
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkezteaz gain, gaurko jardunaldia Euskaraldian parte hartzeko norbanakoen izen-emateari hasiera emateko baliatuko da.
Batzordetik azaldu dutenez, «entitateen izen-ematea zabalik zegoen jada, baina norbanakoena atzo ireki zen. Horrexegatik, igande honetan, Plaza Zaharrean bilduko gara maiatza bitarte egingo dugun bideari hasiera emateko».
Euskaraldiko datetara arte izango da ariketa sozialean aritzeko izena emateko aukera euskaraldia.eus web gunearen bitartez. Hala ere, Deban era presentzialean izena emateko aukera ere egongo da: «Foruen plazan izango gara martxoan, apirilean eta maiatzean zehar, hiruzpalau aldiz». Modu presentzialean izen-emateko lehen aukera gaur da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.