Borrar

Deba

Euskaraldia girotzeko kultur ekintzak izango dira asteburuan Deban eta Itziarren

J. L.

Deba.

Jueves, 10 de abril 2025, 20:10

Euskaraldia ariketa soziala antolatzeko Deban eta Itziarren eratutako taldeek bi kultur ekitaldi antolatu dituzte asteburuan, beti ere, Euskaraldia girotzen joateko.

Hasteko, belarriprestei zuzendutako 'Itsu koplak' izeneko bertso saioa izango da bihar (13:00etan) Debako Plaza Zaharrean. Ilustrazioetan oinarrituta botako dituzte bertsoak Oihana Arana eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek: «horrela, entzuleek ere irudiaren laguntza izango dute kantatutako hori hobeto ulertzeko». Gainera, emanaldiarekin bukatzeko, bertso paperak banatuko dituzte, «guztiok batera kantatzeko».

Igandean, berriz, 'Euskaraldia Andereño Rositarekin' antzerki-bakarrizketa izango da Itziarko Burugorrin (18:00etan). Andereño Rosita euskaltzale porrokatua da, eta euskararekiko maitasuna zabaltzea izango du helburu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldia girotzeko kultur ekintzak izango dira asteburuan Deban eta Itziarren