Borrar
Trikitilari gazteenak, iazko Erromeria Eguna alaitzen. ITZIARKO AUZO UDALA
Egitarau oparoa antolatu dute larunbatean Itziarren egingo den Erromeria Egunerako

Deba

Egitarau oparoa antolatu dute larunbatean Itziarren egingo den Erromeria Egunerako

Jabi Leon

Deba

Martes, 29 de abril 2025

Andutz dantza taldeak eta Itziarko Auzo Udalak «Itziar eta inguruan hain ohiko izan ziren erromeriak gogoratu eta omentzeko» antolatzen duten Erromeria Egunaren XV. edizioa izango da datorren larunbatean. Aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, aurten ere egitarau ederra antolatu dute itziartarrek.

Ospatu den bakoitzean Euskal Herriko txoko ugaritatik batu izan da jende-andana Itziarko Erromeria Egunera. Aurten ere, jendetza espero dute itziartarrek, jada erromerien munduan errotzen hasi den festa da eta.

Egitarau oparoa

Aurtengo egitaraua iazkotik ezberdina izango da: «Udaletxeko eraikina eraberritzeko lanak amaitu direnez, berriz ere herriko plaza izango da dantzalekua».

Jardunaldia abiatzeko, Zubietako joaldunak, Itziarko trikitixa eskolako ikasleak eta Andutz dantza taldea ibiliko dira, 11:00etatik aurrera, kaleetan zehar.

Eguerdiko 12:30ean herriko plazan mokadua eta Itziarko eta Vianako dantza taldearen emanaldia izango da, baita herriko trikitixa eskolako ikasleena ere. Ondoren, kalez kale arituko dira Hernaniko Txilibita fanfarrea, Hernaniko dultzaineroak, Zubietako Joaldunak eta trikitilariak.

Eguerdiko 14:30ean herri bazkaria egingo da Zabalsoro frontoian. Bertaratzeko txartelak gaur arte eros daitezke Burugorri Ostatuan eta Gure Dendan, 20 eurotan (14 urtera artekoentzat prezioa 10 eurokoa da).

Egitarauarekin jarraiki, 18:00etan erromeria egongo da herriko plazan. Bertan ondorengo trikitilariek hartuko dute parte: Naiara Mantzizidor, Lanberri eta Maddi Alberdi, Maitane Unanue eta Alaitz Eskudero, Lurdes Alkorta, Zabale eta Xabier Aldalur eta Garixe eta Txibilter.

Jardunaldia borobiltzeko erromeri-afaria izango da, 21:30etik aurrera, Burugorri Ostatuan.

Afari horretara gerturatzen diren trikitilariek «librean» jotzeko aukera izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egitarau oparoa antolatu dute larunbatean Itziarren egingo den Erromeria Egunerako