
Deba
Bertako 500 zuhaitz landatuko dituzte igande honetan Andutz mendianSecciones
Servicios
Destacamos
Deba
Bertako 500 zuhaitz landatuko dituzte igande honetan Andutz mendianItziarko Auzo Udalak zuhaitz landaketa antolatu du datorren iganderako erakunde eta eragile ezberdinekin elkarlanean. Iaz bezala, aurtengo zuhaitz landaketa Andutz mendiko lursailetan egingo da eta ekimenaren bultzatzaileek bertako 500 zuhaitz sartu nahi dituzte. Horretarako auzolanerako deia egin dute eta parte hartzeko interesa duten guztiek ostiralera bitartean eman dezakete izena Itziarko harrera bulegoan, 943 199 255 telefono zenbakira deituz edo idatziz apuntatu@itziar.eus helbidera.
Auzo Udaletik aurreratu dutenez ekimena 14 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago «baina txikiagoak gurasoen ardurapean ibili ahalko dira». Era berean, «mendian lan egiteko arropa eta oinetako egokiak eramatea» aholkatzen da (lanerako aitzurra bakoitzak berea eraman dezake). Edonola ere, iganderako hitzordua 09:00etan jarri dute, industraldeko Ayra Cardan fabrikaren parean, handik landaketa egingo den eremura oinez abia-tzeko. Landaketa amaitzerakoan bertaratzen direnentzako hamaiketakoa egongo da, antolakun-tzaren eskutik.
Hamarkada beteko ibilbidean, urtero sustatu izan du zuhaitz landaketa Itziarko Auzo Udalak udaberriaren etorrerarekin batera.
Aurreneko urteotan landaketak Elorriaga eta Itsaspe auzoetan egin zituzten eta iaz, lehen aldiz, Andutz mendian. Andutzeko lursailak pribatuak izanik, lurjabe batekin adostasuna erdietsi zuen Auzo Udalak, «lehenik eta behin lursailak zuhaitz landaketak egiteko baliatzeko eta aurrera begira erosi eta publiko egiteko formulak aztertuz».
Hortik, 300 bat zuhaitz landatu ziren iaz Elutzetako gainean eta esperientzia hartatik abiatuta, aurten landaketa ekimena sendotzea da asmoa; «gerora baso bilakatuko diren zuhaitz landareen kopurua handituz eta bertako eragileak eta herritarrak inplikatuz».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.