Danok Bat pilota eskolaren zozketetako zenbaki sarituak

Ivan Ituartek eman zion saskia Ana Txurrukari./
Ivan Ituartek eman zion saskia Ana Txurrukari.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Joan zen larunbatean Danok Bat pilota eskolak sei sari zein baino zein interesgarriagoak zotz egin zituen. Herriko bost jatetxetan bi lagunentzako bazkaria edo afaria zen saria eta seigarrena berriz egonaldia eta gosaria hotel batean. Zenbaki sarituak hauek dira; 'Arbe' hotelekoa 4.188 eta ordezkoa 3.998. 'Ametza' tabernakoa, 3.807 eta ordezkoa 5.449. 'Azkenetxe' ristorante-koa 4.700 eta ordezkoa 3.951. 'Galdona' jatetxekoa 4.528 eta ordezkoa 1.479. 'Kalbaixo' jatetxekoa, 4.802 eta ordezkoa 4.565 eta azkenik 'Piper' jatetxekoa 5.588 eta ordezkoa 0339. Horrez gain 'Errealaren Lagunak' peñakoak saski bat zozketatu zuten urdaiazpiko eta guzti. Hemen zenbaki saritua 8.150 arrosa izan zen era garailea berriz Ana Txurruka.