Burumendi jubenilak igoera postua ziurtatuta jokatuko du gaur Hernani taldearen aurka

Burumendi taldeak ziurtatua du dagoeneko ohorezko mailan jokatzeko postua. /  GORRITIBEREA
Burumendi taldeak ziurtatua du dagoeneko ohorezko mailan jokatzeko postua. / GORRITIBEREA

Mutrikuk liderraren aurka jokatuko du Unben

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Jubenilen lehen mailako igoera fasea amaitzeko hiru partida falta dira eta dagoeneko Burumendi taldeak lortua du igoera postua, baina ala ere beraien taldeko lehen postuan amaitu nahi dute, horrek emango bai lieke aukera beste taldearen liderraren aurka partida bakarra jokatu eta mailako txapeldunak izateko. Lehen erronka gaur arratsaldeko 16:30etan izango dute San Migel futbol zelaian, Hernani taldearen bisita izango bai dute, eta momentuan esku artean duten helburua aipatutakoa bada, gaurko hiru puntuak derrigorrezkoak dituzte. Gogoratu falta dituzten hiru partida horietatik bi etxean dituztela eta bat kanpoan. Ez da San Migelen jokatuko den partida bakarra izango, emakumezkoen gorengo mailakoak eguerdiko 12:00etan neurtuko bai dira Añorga talde indartsuaren aurka. Goizeko 10:00etan berriz infantilen lehen mailako Burumendi taldeak, Azpeitiko Lagun Onak taldearen bisita izango du. Beste partida guztiak bihar igandez jokatuko dira. Egungo beste zita Eibarko Unbe zelaian izango da arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Igor 'Txaparrok' zuzentzen duen Mutriku taldeak Eibar liderra izango baitu aurrez aurre, eta mutrikuarrek badakite horrelakoetan partida oso interesgarriak jokatzen.

Eskubaloia kiroldegian

Jauja eskubaloi taldekoek etxean jokatuko dute asteburuan. Kadete neskak gaur larunbatez, eguerdiko 12:30etan, BM Conet taldearen aurka jokatuko dute. Mutrikuarrak hirugarren dira sailkapenean eta bisitariak berriz seigarrenak, beraz partida dotorea izango da gaurkoa. Bihar, goizeko 11:00etan, infantil neskak Pitch Chocobarra Bidasoa Irún B taldearen bisita izango dute.