Biodantza saioa bihar kultur etxean

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Bihar osteguna, Azpilgoetako Kultur etxeko azpiko solairuan, biodantza saioa eskainiko du Ainhitze Elizburu Etxeberriak. Saio irekia izango da eta 12 euroren truke, edonor joan daiteke Biodantza saio horretara.

'Bizitzaren dantza' moduan ezagutzen da biodantza. Musika, dantza eta mugimenduaren bitartez bizipenak eragitea da bere teknika, gure lanerako gaitasuna, barneko indarra eta inguruneari ematen diogun erantzuna optimizatu egiten dira. Mundu mailan hedatuta dagoen dizplina onuragarria, praktikatu dezakeen edonoren-tzat da, adin guztietako jendearentzako egokia eta ez da aurrez , inongo ezagutzarik eduki behar. Motibatuta egotea eta bizitzeko gogoa esperimentatu nahi izatea, arrazoi nahikoa dira parte hartzeko.