Bikoteak protagonistak Kopraixetan

Jan da Eran txaranga. / ANDER SALEGI
Jan da Eran txaranga. / ANDER SALEGI

Gaur umeen eguna ospatuko da hainbat ekintzekin herriko txikiei zuzenduta

ANDER SALEGIDEBA.

Itziarko jaiak aurrera doaz giro ezin hobeagoan. Atzo bikoteak izan ziren protagonistak eta gaur, berriz, herriko txikiak izango dira.

Bikote eta hildakoen aldeko mezak eman zion atzo hasiera jai jardunaldiari. Horren ondoren musikaren txanda iritsi zen, eta hortaz, Jan da Eran txarangak arduratu zen. Aurten txarangak kideak berritu ditu eta atzo txaranga gazte batek kaleetan barrena giroa alaitzen egon zen. Ondoren, ekitaldi bikoitza egon zen Burugorri ondoko kalean. Alde batetik, Itziarko bizilagun eta inguruetako pertsonak Mutxiarte Kalera hurbildu ziren herriko sagardoa dastatzera, edari hau eskaini zuten ekoizleek; Zubeltzu -Torre, Arriola Txiki, Lizarran, Erlete - Goikoa, Usarra haundi, Ibizar, Gaintza Etxeberri Igartza, Txindurri - Iturri eta Aldazabal - Azpikoa izan ziren. Edatekoaz aparte txorizo egosiko pintxoak banatu zituzten. Bestetik, Amets eta Maddalen Arzallus anai arrebak bertsotan aritu ziren. Eguerdian, bazkari herrikoia egin zen Zabalzoro frontoian, bertara 150 pertsona inguru hurbildu ziren, tomate entsalada, paella eta izozkia jatera. Paella osagarri ugarirekin eta goxoa ateratzeaz arduratu ziren. Arratsaldean, bikoteek euren arteko jolasetan primeran pasa zuten. Gautxorien bertso desafioarekin amaitu zen eguna, horren aurretik Obaneuke erromeria ospatu zen eta jarrain Sagar dantza egin zuten.

Kopraixak amaierara heltzen ari dira, horregatik gaur, jaien azken bigarren egunean, umeen eguna ospatuko da. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira umeentzako jolas batzuekin. Eguerdian, 13:00etan entzierroa egingo da, herriko kaleetatik plazaraino. Gero plazan zezenak eta pottokak aterako dira umeek momentu onak pasa ditzaten. Bazkaltzeko orduan, umeen bazkaria prestatuko da Salegi jatetxean. 17:00etan Xabier Larrea akrobata, Euskal dantzak, zirkoa, aerobic, buruhandiak, zezenak eta pottokak prestatu dira herriko plazan, amaitzeko suzkoa plazaratuko dute. 19:30etan Kantu Jira herriko plazatik eta tabernaz taberna. 21:45etan dantzaldia plazan Dj kaktus-en eskutik.22:30etan Holly party.

Programa de fiestas

Ayer por la mañana se llevó a cabo la presentación del programa de fiestas de Deba. Los San Rokes se celebrarán del 14 al 18 de agosto. El programa de fiestas grande estará disponible en la oficina de turismo a cambio de un euro. El programa de tamaño bolsillo se buzoneará en todos los hogares de Deba.

También se han puesto a la venta las entradas para los tres acontecimientos taurinos de estas fiestas (desencajonamiento y dos novilladas). También se han puesto a la venta los ticket para la comida del día del marinero, el comensal tendrá opción de elegir entre dos menús (el mismo que el año pasado u otro vegano).

Temas

Jaiak