Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Biharko Merkatu Txikian barazkiak nola sukaldatu erakutsiko da

'Goizeko Izarra' ikastolaren 50. urteurreneko kamisetak salduko dira

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Viernes, 12 de octubre 2018, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hilero ospatzen diren Merkatu Txikiak amaitzear dira dagoeneko, izan ere bihar larunbata urriari dagokiona ospatu baita, hurrengoa azaroaren 10ean gauzatuko da eta urteari amaiera emateko, Santomas azoka izango da abenduaren 15ean.

Biharkoari dagokionez, sei postu izango ditu merkatuak: Ibiri, Antia eta Ekoalboraz barazkiekin; Ondare enpresa bere mermelada eta barazki kontserbekin; Iratxe loradenda mota guztietako landareekin, eta Goienetxe ardi gaztekin. Biharko nobedadea, ordea, Thermomixaren erabileraren erakustaldian egongo da, izan ere Yolanda Egurbide mutrikuarrak euskal sukaldaritzako errezeta batzuk prestatuko baititu baserriko produktuak erabiliaz eta ondoen merkatura hurbiltzen direnen artean banatuko du sukaldatutakoa. Horrez gain, aurtengo ikasturtean 50 urte beteko dira 'Goizeko Izarra' ikastola sortu zela, eta atera diren kamisetak saltzeko postua ere jarriko dute. Ohi bezala, goizeko 9:00etan irekiko da merkatua Beheko Plazan eta 14.00etan itxiko da, bien bitartean erosketaren bat egiten dutenek txartel bat eskuratuko dute eta 13:30etan, guztien artean, 50 euroko kostua duen saski bat zotz egingo da. Thermomixaren erabileraren erakusketa, berriz, goizeko 11:30etan izango da eta ondorioz ez da giro faltarik izango plazaren inguruan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios