Bihar, udalbatza berezia

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Bihar osteguna, goizeko 11:00etan, Eskolako Agenda 21 egitamoaren baitan, Mutrikuko ikastetxeetako ikasleak Udal ordezkariekin bilduko dira aurtengo ikasturtean landu dituzten gaiak aurkeztu eta bereziki eskaerak bideratzeko. Aurten, sortzen ditugun hondakinak izan da landu dituztenak, bereziki haur eta gazteen artean gogoeta eta kontzientzia pizteko. Debabarreneko azpiegiturak eta hondakinen kudeaketa ezagutaraztearekin batera, ingurumenarekiko errespetua sustatzeko hiru pausu hauen baitan burutu dute lana; murriztu, berrerabili eta birziklatu. Ikusi egin beharko da ze ondorioetara iritsi diren ikasleak.