Bihar hasi eta bost egunez aste musikala

Musika Eskolakoak ateratzen diren bakoitzean festa giroa nagusi./
Musika Eskolakoak ateratzen diren bakoitzean festa giroa nagusi.

Sei kontzertu eskainiko dituzte Musika Eskolako ikasleak

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Mutrikuk musikarekiko duen zaletasunaren arrazoia nabarmen ikusi ahal izango da hurrengo astean zehar, izan ere Udal Musika Eskolak dituen 250 ikasleak sei kontzertu desberdin eskainiko bai dituzte Zabiel plazan eta kultur etxean. Astea girotzeko, bihar arratsaldeko 18:30ean Musika Banda Txikia aterako da kalejiran. 19:00etan, Zabiel kultur etxean; tronpeta, bonbardinoa, saxofoia, txirula taldea, biolina, akordeoi taldea, tronboia, metala eta folk taldeak eskainiko dute lehen kontzertua. Asteartean, arratsaldeko 19:00etan; trikitixa taldeak, pianoa eta Madalen Txiki abesbatzak parte hartuko dute. Asteazkenean bi kontzertu egongo dira; 18:00etan, kultur etxean, musika eta mugimendua eta koraleko haur guztiek parte hartuko dute, eta 19:30ean, Zabiel plazan; talde instrumentala, saxo taldea, klarinete eta saxo taldea eta Dreamers taldeak kontzertua eskainiko dute. Ostegunean, 19:00etan, kultur etxean; hirukotea, pianoa, klarinete taldea, klarinete eta saxo taldea eta koralak parte hartuko dute, eta azkenik, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Musika Taldeak kontzertua eskainiko du Zabiel plazan. Roberto Vergarak zuzentzen duen eskolan badira zenbait ikasle musika arloan zeresana emango dutenak, baina horiek entzuleak deskubritu beharko ditu bihartik aurrera.

Pájaros cantores

A partir de las 9.00 de la mañana se celebrará en las campas adyacentes al camping de Galdona el campeonato de Euskadi de pájaros cantores donde en la categoría de jilgueros participarán los doce clasificados por cada uno de los territorios históricos donde se encuentran los pájaros de los mutrikuarras Unai Madera y Josu Burgaña 'Apallu'. En mixtos de jilgueros y canarios participarán los ocho mejores pájaros de Gipuzkoa, Bizkaia y Araba, donde la representación mutrikuarra la tendrá únicamente Unai Madera. Del campeonato de hoy saldrán los cinco mejores jilgueros y los cuatro mixtos que se clasificarán para el campeonato de España que el presente año se celebrará en la localidad madrileña de Torres de la Alameda. El reparto de premios se prevé para las 12:30 aproximadamente.

 

Fotos

Vídeos