Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Bertso Trama Musikatuan partaide izan ziren guztiak eta lehen andereñoaren agurra. GORRITIBEREA
Bertso tramak Goizeko  Izarra ikastolaren historia laburbildu zuen

Bertso tramak Goizeko Izarra ikastolaren historia laburbildu zuen

Zabiel kultur etxeko ganbara erabat bete zen ikuskizunerako

GORRITIBEREA

MUTRIKU.

Martes, 16 de abril 2019, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan zen larunbatean Zabiel kultur etxeko ganbarara gerturatu zirenak sorpresa ederra jaso zuten, izan ere Mutrikuko Bertso Eskolak Goizeko Izarra ikastolaren historia hamar estanpa desberdinetan laburbildu bai zuen, une oso hunkigarriak sortuz, baina bereziki farre algara ederrak eraginez. Musika zuzenean, aurkezpena, antzezpena eta batik bat bertsoak izan ziren pasarte bakoitza girotu zutenak. Une aipagarriak asko, baina bereziki Rosarito Rementeria lehen andereñoaren paperean, bere laneko azken egunean botatako bertsoak oso sentikorrak izan ziren; inspektorearen bisitan, bertso errimatuak gazteleraz bota zituztenekoa bezalaxe. Estanpak era guztietakoak izan ziren: aurkezpena, inspektorearen bisita, errekurtsoak biltzeko ekimenak, alkateari bisita, bazkaltzeko unea, inauguraketa, publikazioa, teknologia berriak, lehen andereñoaren agurra, urteetako esperientzia eta geroa. Ikuskizunak izan zuen arrakasta ikusirik, agian pentsatzekoa izango litzateke beste emanaldiren bat antolatzea, ikastolarekiko lotura handia duten herritar asko ikusteko gelditu bai dira.

Bestalde, gogoratu maiatzaren 4an, ikasle ohien bazkaria izango dela Miruaitz frontoian, eta 425 txartel salgai jarri badituzte ere, salmenta azkar doa, beraz egun berezi horretan partaide izan nahi dutenek, Mila frutategian, Aparra moda dendan edota Beristain liburutegian dituzte salgai txartelak 25 eurotan.

EH Bildu

Gaur, 19:00etan burutuko da Zabiel kultur etxean EH Bildu koalizioak maiatzaren 26an izango diren Udal Hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaren aurkezpena. Partaide guztiez gain Marian Beitialarrangoitia, Gipuzkoako Batzar Orokorretarako hautagaia, ere izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios