'Zer berri?' udal aldizkaria etxez etxe banatu dute

Aldizkariaren azala. /  A,Z,
Aldizkariaren azala. / A,Z,

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Udalak 'Zer berri?' buletina etxez etxe banatu du. Aldizkari hau kaleratzen duen laugarrena da eta azken hilabeteetan udalak egin dituen lanen berri ematen du eta baita aurrerago egitean nahi diren lan berriei buruz ere. Datozen hilabeteetan, Azpilgoeta auzoan egingo diren obrak dira azpimagarrienak, Zelaikua plazan traba arkitektoniko guztiak kenduko bait dira eta auzo guztia irisgarriagoa egitea nahi da. Era berean, orain arte Zelaikuan plazan, Udaletxeak 'hilik' zuen lokala berrerabiliko du , ludoteka berria bertan jarriko delako eta orain ludoteka dagoen tokia libre utziko da kirol gune itxi bat egiteko. Aurrerago begira, osasun zentroa ere beste toki berri baten jarri nahi da, Goñati osoa kiroldegi antzerako batean bihurtu dadin.

Guzti honekin lotuta kirol zerbitzuetan aditua den enpresa bat kontratatzeko asmoa dago, kirol espazio berriak kudeatzeko eta kirol gaia jende nagusiaren artean sustatzeko asmoz.

Buletinean Udalak euskararen alde eginiko lanaren berri ematen du, gure herrian euskarak izugarrizko atzerakada bizitzen ari delako. Azken datuen arabera, %40ak baino gutxiagok erabiltzen du euskara eta gazteak,15-24 bitartekoak, dira gutxien erabiltzen dutenak, nahiz eta guztiek eukaraz hitz egiten jakin.