Berdelaren erakargarritasuna

Txurruka plaza erabat betea jendez eguerdian. /  ARGAZKIAK GORRITIBEREA
Txurruka plaza erabat betea jendez eguerdian. / ARGAZKIAK GORRITIBEREA

20.000 pintxo dastatu ziren eguerdian tabernetan eta beste hainbeste arratsaldean

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Arrain xume baten baloreak indarrean jartzeko jaio zen 'Beedel Egunak' 24 urte bete ditu dagoeneko, eta nota onarekin gainera. Eguraldiak lagundu zuen atzo arratsaldeko zortziak arte, ordu horretan bota baitzuen eguneko lehen zaparrada. Hala ere ordurako moila aldeko gehienak kontsumituak zeuden. Aipagarria 15 tabernetan prestatu zituzten pintxo bereziak, baina agian indarrean jarri beharko da zer den degustazioa eta zer hamaiketakoa, izan ere batzuk bandeja osoa eroaten baitzuten.

'Eixu' artisau elkartekoek hamahiru postu ekarri zituzten, Elkartasun rallykoak goiz erdirako bete zuten bere ibilgailua arropa eta jostailuz, hiru abesbatzen emanaldia bikaina izan zen, bereziki Kantuz Bizi abesbatzarena mikrofonorik gabe, zestalarien kinielak ere jarraituak izan ziren eta zer esanik ez arratsaldeko degustazioa moilan.

Oro har ondo joan zen eguna, agian jende gutxiagorekin, baina horrek bere abantailak ere baditu kon-tsumitzeko unean.