Berdel Egunean bolondres izan zirenen bazkaria

Bolondresen familia argazkia bazkalostean. / A.G.
Bolondresen familia argazkia bazkalostean. / A.G.

A.G. MUTRIKU.

XXIV. Berdel Egunean bolondres lanetan aritu ziren laguntzaileei euren lana eskertzeko bazkaria egin zen asteburuan Azkenetxe jatetxean. Mutrikuren izena ezinbestean lotua dago bere berdel egunarekin, baina antolaketaren zutabe garrantzitsuena laguntzaileek osatzen dute, euren lan gogorra eta dedikazioa eskaintzen diotelarik ekimenari. Udalak duela urte batzuk bazkari hau antolatzeari ekin zion esker ona adierazteko, gerora boluntarioen bazkariari ekarpen ekonomikoa egiten dioten tabernariak ere badira, eta aurtengoan hauek izan dira: Bar Puerto, Zubiaram, Ametsa, Anaiarte, Batzokia, Bare-Bare, Flixgain, Goiti-Behera, Txirlatxo, Loretxu, Kardala eta Zubixa. Guztira, generazio ezberdinetako 55 lagun bildu ziren, giroa aparta eta erronka berriz hurrengo urtekoa, 25. edizioa izango baita.