Borrar
Zubigazte zerbitzuko ekintzetan praktiketan ihardute. A.Z.
Begirale titulua lortzeko ikastaroa

Begirale titulua lortzeko ikastaroa

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Viernes, 18 de mayo 2018, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalko kultura sailetik, udan begirale titulua lor-tzeko aukeraz informazio interesgarria zabaldu digu. Euskal Herritik kanpora joan gabe ere, Azkoitian begirale titulua ateratzeko aukera izango da, Begirale Ikastaroa antolatu baitute ekainaren 25etik, uztailaren 27ra arte. Egunero 6 ordu izango dira eta guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktikoz osaturik egongo da.

Mendaroko Udalak, begirale titulua ateratzen dabiltzanei, diru laguntzak ematen die, izan ere, Udalak interes handia du, herriko gazteak titulu hau lortu dezaten. Gaur egun, titulu hau ateratzen dabiltzan bi neska gazte Udalaren haur eta gazte zerbitzuetan praktikak egiten ari dira.

Azkoitiako Udalak jartzen duen baldintza bakarra, 18 urte beteak izatea da edo aurten betetzea, baina praktikak egin aurretik 18 urte izatea derrigorrezko baldintza izango da.

Matrikulazio datak zabalik daude eta izena emateko azken eguna, maiatzak 23a izango da. Informazio gehiago lortzea nahi duenak, Azkoitia Gazteria Informazio bulegoan lortu dezake.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios