Azoka, pilota partidak, aerromerixa... denetik gaurko Kontzezio ferian

Azienda-buru desberdinak ikusteko aukera egongo da gaurkoan ere azokan. /  DV
Azienda-buru desberdinak ikusteko aukera egongo da gaurkoan ere azokan. / DV

55 postu jarriko dituzte goiz goizetik produktu ugariekin

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Gaurkoan zer ikusi eta zertan denbora pasa aukera anitza dago Mendaron.

Goizeko 9:30ean, Kontzezio Azokari hasiera emango zaio eta izen emate ofiziala egin duten 55 postuk, gehi goiz guztian zehar egongo diren ikuskizun desberdinek eguerdira arte non ibili eskaera zabala eskainiko dute aurtengoan ere herriko gune desberdinetan.

Arratsaldea ere, ez dator makala, izan ere arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herriko Goñati pilotalekuan hainbat esku pelota partida desberdin jokatuko baitira.

Alde batetik, Gipuzkoa aldetik datozen Miren Larrate eta Maider Mendizabalek, Leire Etxaniz eta Olatz Arrizabalaga Bizkaitarren aurka arituko dira. Hauen atzetik Urionak eta Arrizabalagak , Lizeaga eta Pascualen aurka jokatuko dute. Pilota partida hauei urrezko itxiera emateko, Mendaro pelota eskolako Aimar Enjutok errendimendu mailako partidu ofiziala jokatuko du Lazkaotik etorriko den aurkariaren kontra.

Hau guztia gutxi ez balitz izango, Arno Guraso elkarteak, arratsaldeko azken orduetan saiheski errea eskainiko du Herriko Enparantzan jarri den karpa azpian eta Guri bost taldea, erromerixaz arduratuko da. Kontzezio azoka honi bukaera ezin hobea emateko asmoz Mendaroko Pius DJak egun osoko egiatarauari agur esango dio.

 

Fotos

Vídeos