Aurtengo Andramaixa jaien egitaraua kaleratu da

Mendarotar askok ospatuko dute eguna. /
Mendarotar askok ospatuko dute eguna.

Hilaren 15ean hasiko dira eta Azpilgoetan ikuskizun desberdinak ikusteko aukera izango da

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Badira urte batzuk Azpilgoeta auzoko hainbat pertsonek Udalaren laguntzarekin, Andramaixa eguna antolatzen hasi zirela, eta aurten ere ospakizunarekin aurrera jarraitzeko asmoz, iadanik jaien egitaraua kaleratu dute.

Azpilgoeta auzokideek betidanik ospatu izan dute Andramari eguna, izan ere, auzoko jai nagusia zen, baina Mendaro, herri bezala bihurtu zenean, Santanak hartu zuten jai ofizialen tokia eta Andramaixak alde batera utzi ziren.

Aspaldiko Andramixetan kalean gora eta behera zezenak ibiltzen ziren eta bertako sokamuturrak ospe handia izaten zuen eta jende asko etortzen zen korrika egitera. Santanetako jaiek, festa hoiekin amaitu zuten eta urteekin dena galdu da.

Abuztuko 15ean ospatzen da Andramari eguna eta behintzat Azpilgoetan zerbait egon eta jaia ospa-tzearren, goiz guztian zehar ikus-kizun desberdinak ikusteko aukera izango da; txistulariak, herri kirolakedo trikitalariak ez direla falta izango.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos