Aste musikalari amaiera emango zaio gaur

Gitarra taldekoak izango dira astea itxiko dutenak. /  GORRITIBEREA
Gitarra taldekoak izango dira astea itxiko dutenak. / GORRITIBEREA

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Aste guztian zehar mota desberdinetako musikak entzun ahal izan dira Zabiel plazan eta kultur etxean, eta gaur arratsaldeko 19:00etan, azken emanaldia izango da. Euskal Musikako ikasleak izango dira gaur plazara aterako direnak, bereziki gitarra taldekoak, eta eskainiko dituzten kanten artean denetatik egongo da, 'Lau Teilatutik' hasi eta jendea aspertu arte. Ostirala izanik, zita polita Zabiel plazara hurbiltzeko, ondoren hain arrakastatsua gertatzen den pintxo potearekin bat egin eta 22:00etatik aurrera Miruaitz frontoian ospatuko den moda desfileaz gozatzeko.

 

Fotos

Vídeos