Askotariko gaiak atera dira Udalak herritarrekin egin dituen auzo batzarretan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ONDARROA.

Ondarroa Udal Gobernuak joan den astean egin zituen Ondarroako herritarrekin auzo batzarrak. Ia 100 lagun batu dira egindako hiru saioetan. Askotarikoak izan dira egindako ekarpenak, galderak eta kexak. Erantzun asko epe luzeko proiektuen barruan kokatu behar dira, baina beste askori erantzun azkarra eman nahi izan diete udal ordezkariek.

Hitz egiten ziren eskaeren artean honako hauek daude: Zaldunbide eta Txorierrekan kotxeak azkarregi doaz eta istripuak izateko arrisku handia dago; Zaldunbideko errebueltan diren edukiontziek eta bertara botatzen diren trasteek losa okupatzen dute osorik; San Juan Txurrun azkenaldian katu gehiegi da; Arraun Elkarte gaineko parkinean putzuak egiten dira isurbideak ataskatuak direlako; Artako azken zebrabidea desastre egina da; Udal Aurrekontuetan gardentasun handiagoa eskatu da; tabernen ordutegiak arazoak sortzen ditu; Elixope parean hondakindegiak eragozpenak sortzen ditu; txalet Monika gainean bidea jausita dago; Arrigorriko piboteak, marrak eta belarrak konpondu behar dira...