Artibai egoitzako plaza berritzeko lanak hasi dira

Artibai  Egoitzako Plaza berritzeko lanak hasi dira. /  A.E.
Artibai Egoitzako Plaza berritzeko lanak hasi dira. / A.E.

Zorua berritu egingo da asfalto inprimatua erabiliaz, orain arte zeuden baldosa karratuak apurtzeko

A.E. ONDARROA.

Artibai Egoitza ondoko plazaren zorua berritzeko obra martxan da. Zorua berritu egingo da asfalto inprimatua erabiliaz, orain arte zeuden baldosa karratuak apurtzeko errazagoak zirelako.

Lan honi esker, herriko irisgarritasuna hobetuko dela uste du Eneritz Basurko hirigintza zinegotziak. Basurkoren arabera hiru aste inguru iraungo du lanak,eta bien bitartean parkeko kolunpioak kendu beharko dira eta otsailerako espero da jartzea parke berria.

Ondarroako Udaleko 2018ko aurrekontuan onartu zen lan hau, hirigintzako inbertsioen atalean.Laister martxan jarriko diren herriko gainontzeko lanekin batera -Nasa kalea eta Musika Plaza-, herriaren egoera hobetzea espero du Udal Gobernuak.

Aniztasun Funtzional

Aniztasun Funtzional Fisiko, Psikiko edo Sentsoriala Dutenen Aldeko Nazioarteko Eguna dela eta Ondarroako Udalak aniztasun funtzional fisiko, psikiko eta sentsoriala dutenen aldeko bandera ipini du. Euskal Herriko lehen herria da honelako ekimena abiatzen duela, eta herritar talde baten eskaeraz atera du aurrera iniziatiba.

Down Sindromea daukan Eros Recio dantzari profesional valentziarrak urritasun fisikoa dutenen alde egindako bandera da udaletxean jarri dena. Bandera urrearen, zilarraren eta brontzearen koloreko hiru marra horizontalek osatzen dute. Urritasun Fisikoa Dutenen Aldeko Nazioarteko Egunaren harira, bandera Nazio Batuen Erakundean aurkeztu zuten, eta NBEko kideek onartu egin zuten.

Gabonetako argiak

Ostiral gauean piztu ditu Ondarroako Udalak herri osoan zehar Gabonetako argiak. Aurten argi berriak ipini dira Alamedan, Nasa kalean eta SanInazio eta aurreko urteetakoak mantendu egin dira Artan eta Kamiñazpin besteak beste. Zatozte elkartearekin batera egin da ekimena, herriko komertzio txikiek behar duten bultzadan lagunduko duelakoan.

 

Fotos

Vídeos