Arrera ona egin zaio aire zabaleko zine emanaldiari

'Handia' pelikula ikusteko aukera izan zen. /  A.Z.
'Handia' pelikula ikusteko aukera izan zen. / A.Z.

AMAGOIA ZABALA MENDARO.

Aurreko larunbat gauean, aire zabaleko zine emanaldia izan gzenlehen aldiz herrian, Goñati pilotalekuan. Lehen aldi honetan, 'Handia' pelikula arrakastatsua ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren lagun guztiak.

Orain arte inoiz lehenago ez zen horrelako ekintzarik herrian antolatu eta herriko festen inguruan prestatutako egitarauan sartu zuen Udalak ekimen berri hau. Frontoiko armailek jende dezente jaso zuten eta adin guztietako jendea elkartzeko balio izan zuen , baita herrian gau giro desberdina lortzeko ere. Martin eta Joakin anaiak elkarrekin bizi izan zuten istorioa azaldu zen filmean, mundu osoak lurreko gizon handiena ikusteko aukerari buruzko istorioa. Azaldutako paisaiak, irudiak... izan ziren jendearen ahotan gehien baloratu zirenak.

Futbito txapelketa

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, futbito txapelketaren bueltako partida jokatu da Ikastolako patioan. Gaur irabazten duen taldeak, 60 euroko saria jasoko du eta bigarren geratzen denak 25 euro. Berdinketa egingo balute, aste honetako ostegunean berdinketa hausteko partida jokatu beharko lukete.