Argazki zientifikoen erakusketa

MUTRIKU.

Ondarroan funtzioan dagoen 'Zientziaren Giltzak Elkarteak' antolaturik, 'Pint of Science' jardunaldiak ospatzen dihardute, baina esku artean dituztenak inguruko herrietan zabaltzeko asmoarekin, atzo hasi eta hurrengo maiatzaren 23a bitartean, argazki erakusketa interesgarria jarri dute Mutrikuko Zabiel kultur etxeko erakusketa gelan. Elkarte antolatzaileak Institutukoekin eta Udaleko Kultura sailaren laguntzaz, 21 panel zein baino zein interesgarriagoak zintzilikatu dituzte. Zientziarekin zerikusia duten argazki aukeratuak dira guztiak, egilearen datuak ere jasotzen dira, baina argazkia ikusi eta Institutuko ikasleek osatu dituzten testuak bikainak dira benetan, zer pentsatua sorrarazten dutenak. Hodeien taxonomia, Cannoli dordoka ozeanografikoa, Isiltasunaren gela, Inurri mutanteak, Ping pong-eko pilotaren odisea, Igerian, hegan banoa; Zartatuta, Pigmento kontua, Bizitzaren iturria, Izotzezko zuhaitza, Ziklogenesia, Emozioen prozesua, Ingenieritza aerostatikoa, Hil bizirik irauteko, Onddoen guda edo eta Ortzadar kaotikoa dira besteak beste argazkien tituluak. Erakusketa, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00ak arte eta larunbata eta igandean 12:00etaik 14:00ak arte ikus daiteke.