Borrar

San Andresko jaiak ekitaldiz beteta datoz

NEREA ISASTI

SORALUZE.

Miércoles, 4 de julio 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostiralean hasten dira San Andres auzoko jaiak eta astelehenerarte iraungo dute, ekitaldiz betatako egitarau zabal baten inguruan. Ostiral eguerdian, makala ekarri eta tentetu ondorenean, txorixo probatzea egongo da. Hurrengo egunean, larunbatean hain zuzen, eguna azokarekin hasiko da. Bertan, auzoko barazki, tresna eta abereen azoka bisitatzeko aukera egongo da. Tartean, bertsolari eta trikitilariak. Baita jaien hasiera ere kanpai bueltarekin. Arratsaldez, zazpiretan, Asier eta Iñakiren omenezko pelota txapelketako finala jokatuko da eta gauez, herri afaria eta erromeria. Afariko txartelak eskuragai daude elkartean.

Larunbateko azoka goizeko hamarretan hasi eta ordubiak arte luzatuko da. Auzok ganadu, hegazti, barazki, ogi, lora, erreminta eta sendabelarren erakusketa egongo dira. Giroa alaitzen, Mañukorta eta Millan Telleria bertsolariak eta Mendotz eta Argateburu trikitilariak. Gainera, umeendako poniak izango dira eta taillerra ere bai sendabelarren postuan. Eguerdiko hamabiak aldera, auzoan hazitako txerrikumeak parrillan erreta dastatzeko aukera egongo da.

Igandean, berriz, goizeko hamarretan Iñaki Ruizen omenezko zazpigarren mendi lasterketa hasiko da. Hamabietan meza, eta meza ostean, bertsolarien saioa eta emakumezkoen pelota partiduak. Arratsaldez, sei t'erdietatik aurrera, bailarako harrijasotzaile saria jokatuko da. Parte hartzaileak, Mikel Lopetegi 'Urra', Gorka Etxeberria, Josetxo Urrutia eta Imanol Albizu 'Goikoetxe' izango dira. Ondoren, zezentxo Jaiei amaiera emateko, astelehenean, 12.30etan, auzoan hildakoen aldeko meza ospatuko da. Ondoren, umeendako jolasak, emakumezkoen bola txapelketa eta auzotarren bazkaria. Azkenik, bazkalostean, bertsolariak eta dantzaldia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios