Borrar

Andramaixetako egitaraua aurkeztu du Udalak

A. E.

ONDARROA.

Miércoles, 8 de agosto 2018, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2018ko Andramaixetako egitaraua aurkeztu du Ondarroako Udalak beste urte batez. Urtero bezala, auzolanari esker atera dira Andramaixetako jaiak aurrera, eta udalak dei egin nahi die herritarrei antolakuntza eredu honekin jarraitzeko.

Tamalez, jaietan jarrera sexistak areagotu egiten direla badakigu, eta horren aurren udal berdintasun kontseilutik autodefentsa feministarako deia egin dute. Bildur barik zapiak banatuko dira txosnan, gaztetxean, Gazte Egunean eta Eraso Sexistarik Gabeko Gunean. Jarrera sexistei aurre egiteko aholkularitza antolatu da ere, hilaren 13an Musika Plazan eta 16an Alde Zaharrean 19etatik 22etara. Kartel lehiaketari dagokionez, Andoni Gartziak irabazi du aurten ere txapelketa eta berea da diseinua.

Jai Batzordeak zabaldutako oharrean, aurrekontu txikiagoa den arren, jai batzordeak elkarlana sustatzeko apustua egina zuela eta egitarau anitza osatzea lortu dutela baieztatzen dute. Aurten txosna gunean aldaketak egongo direla ere jakinarazi dute, eta Txilixoka musika kolektiboak hartuko duela orain arte antolatzen zutenen erreleboa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios