Anaiarte biltokiaren ekimenak

Anaiarteko jubilatuek aurten Extremadurara burutu zuten bidaian./
Anaiarteko jubilatuek aurten Extremadurara burutu zuten bidaian.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Ez dira geldirik egotekoak 'Anaiarte' Biltokikoak, gaur egun buru belarri dabiltz loteriaren dezimoak bazkide guztien eskutara iritsi daitezen, horrexegatik luzatu dute deialdia dezimoa oraindik jaso ez dutenak bulegotik pasa daitezen.

Bestalde, ohiko saskia ere jarria dute biltokiko tabernan, eta hau hilaren 22an zozketatuko dute, aurten Santo Tomas azoka Mutrikun egun horretan ospatuko baita. Hilaren 13an Txintxerpen ospatuko den Gipuzkoako jubilatuen abesbatzen jaialdian parte hartuko dute, baina bereziki hurrengo urteko lau bidai handiekin dabiltz kezkatuta. Ekainaren 17tik 24ra Rumania bisitatuko dute oraingoan, eta ordainketa arin-tze aldera, bost zatitan ordainduko dute bidaia; eta lehena hurrengo hilaren 12an izango dute. Bestalde, martxoaren 25etik 29ra Madrilera joango dira eta bertan musikal arrakastatsu bat ikusiko dutenez gero, urtarrilaren 5ean irekiko epea bidaia eta musikalera joan nahi dutenentzat.

Maiatzaren 25etik ekainaren 2ra Calpera joango dira eguzki bila eta irailaren 27tik 30era, Garona ibaitik barrena burutuko dute kruzeroa. Guzti honetaz informazioa nahi duenak, biltokiko bulegotik pasa daiteke, goizeko 11:00etatik 13:00etara.

 

Fotos

Vídeos