Borrar
Kurtso bukaerako entzukizuna.
Ameikutz musika eskolaren herri lana

Ameikutz musika eskolaren herri lana

AMAGOIA ZABALA

MENDARO.

Miércoles, 19 de junio 2019, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ameikutz musika eskolak aurreko ostegunean eskaini zuen kurtso bukaerako ikuskizuna. San Agustin kultur gunea txiki geratzen denez, musika kalera ateratzen dute eta Herriko enparantzan, Udalaren laguntzari esker entzukizun oso polit bat eskaini zuten. Musika eskolan lantzen diren instrumentu eta ahotsak izan ziren protagonista.

Musika Eskolaren lana herrian gero eta gehiago ikus daiteke, hainbat izaten baitira antolatzen dituzten ekitaldiak, Zezili Deunaren eguna, Olentzero eta Mari Dominginen ongi etorria, gabon ekitaldi berezia, Kantaldia...

Ekitaldi horiez gain, herriko elkarte ezberdinekin elkarlanean aritzen dira, saio bateratuak sortu ahal izateko, Trinitate jaietan txistularien kalejira antolatzen dute eta meza nagusi ondorengo kontzertua Musika eskolaren ardura da. Akelarrean ere parte hartzen hasi dira eta gau magikoaren itxiera Musika eskolako ahotsek egiten dute.

Hori dena nahikoa izango ez balitz, musika eskolatik ateratzen eta atera diren artistek ere, herrian parte hartze aktiboa izaten dute eta asko dira, modu pertsonalean lanean ari direnak; ahotsak, trikitilariak, biolin joleak, talde musikalak etab. Hori guztia aberastasuna da eta herria, kulturalagoa izaten laguntzen du, baina baita herri izakera eta herri mugimendua sortzen ere.

Autodefentsa ikastaroa

Gazte Asanblada berria antolatu da eta gogotsu datoztela ikus daitezke. Udalarekin batera, Autodefentsa feminista saioak antolatu dituzte 16-25 urte artekoentzat eta ostiral honetan emango diote hasiera. 3 egunetan zehar egingo dute ikastaroa, 21, 25 eta 26an, Gaztetxean, arratsaldeko 17:30etatik 20:30ak arte. Aurrez izena eman behar da eta horretarako udaletxera deitu beharko da, kultura sailera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios