Amankomunazgoak hondakinak biltzeko ibilgailu flota berria eskuratu du

Eskuratutako flota berria./
Eskuratutako flota berria.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ONDARROA.

Lea Artibaiko Amankomunazgoak ibilgailu flota berria eskuratu du, hondakin bilketa zerbitzua berritu eta hobetuz, lana modu eraginkorragoan egin ahal izateko. Amankomunazgoak zerbitzua kontratatu du zortzi urteetarako, eta, baldintza gisa, flota berria izatea eskatu du. Honela, FCC, VTR eta GMSM enpresek osatzen duten UTE Bilketa 2017ak, ondorengo ibilgailuak eskuratu ditu Lea Artibaiko Amankomunazgoan biltzeko:

Bi bilketa kamioi trinkogailu, karga lateralekoak; furgoneta hidrogarbitzaile bat, edukiontzi eta kokapenen garbiketarako, zerbitzuen errepasoa egiteko; kontrolerako furgoneta bat; eta puntu garbi mugikorrerako beste bat.

Puntu garbi mugikorrak, etxeko zabor bereziak biltzeko ibilgailuak izango dira. Gainontzeko zaborrekin nahastu ezin diren hondakin toxiko, arriskutsu edo birziklaezinak dira ibilgailu honetan jasoko direnak.

Puntu garbien zeregina hondakinak jasotzeko momentuan sailkatzea izango da, ondoren, kudeaketa instalazioetara eraman eta behar bezala tratatu eta birziklatu ahal izateko.

Puntu garbi mugikor honi esker, herriguneetako trafikoa hobetuko da, kamioi handien desplazamendua gutxitu egingo delako. Gainera, herritarrei erraztasunak emango zaizkienez (azken batean, ez dira garbigunearte mugitu beharko), erabiltzaile kopurua handituko dela aurreikusten da, hondakin bilketa ordenatua ere handituz. Garbigune mugikor moduko hau, astean behin egongo da biztanlegoaren eskura eta Amankomuzgoko udalerri guztietatik pasatuko da.

Lurretik lurrera

Ikusgarritasuna bilatzeko asmoz, kamioiei urarekin lotutako eskualdeko irudiak jarri zaizkie. Beraz, irudiak olatua eta erreka batu ditu, eskualdearen kosta eta barnealdea bat eginez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos