Bajo Deba
AEK euskaltegiak euskara ikastaroak emango ditu udan Elgoibar, Soraluze eta EibarrenSecciones
Servicios
Destacamos
Bajo Deba
AEK euskaltegiak euskara ikastaroak emango ditu udan Elgoibar, Soraluze eta EibarrenJabi Leon
debabarrena.
Jueves, 29 de mayo 2025, 19:57
AEK euskaltegiak euskara ikastaro trinkoak emango ditu uda honetan Elgoibar, Soraluze eta Eibarren. Klaseak goizez eskainiko dira, ekainaren bukaeratik uztailaren bukaera arte.
AEKtik jakinarazi dutenez, uda honetako ikastaroetarako dirulaguntza berezia izango da, «batxilergoko ikasleentzat, eta C1 maila prestatzeko». Kasu horietan, ikasleek 16 euroko matrikula ordaindu beharko dute bakarrik.
Euskara ikastaroez gain, AEK euskaltegiak «azterketak prestatzeko barnetegiak, Euskal Herriko mendietan zehar egiten den barnetegi ibiltaria eta familia barnetegiak» eskainiko ditu uztailean, abuztuan eta irailean.
Azkenik, euskaltegiak gogorarazten du 2025-2026 ikasturterako aurrematrikula ekaina osoan zehar egin ahalko dela. Datorren urterako aurrematrikula egiten dutenek lehentasuna izango dute taldeak osatzean, eta aurtengo prezioa aplikatuko zaie.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.