Adrenalized eta Meltdown, gaur gauean Gaztetxian

Adrenalized taldea./
Adrenalized taldea.

MUTRIKU.

Lasarte-Orian uztailaren ospatuko den jaialdiaren aurrerapen gisa, Adrenalized eta Meltdown taldeek Mutrikuko Gaztetxian joko dute gaur, gaueko 23:00etatik aurrera. Gipuzkoako beste lau herritan ere burutuko dute zirkuitua, baina hasiera Mutrikukoa izango da. Adrenalized taldea laukote donostiar batek osatzen du, hardcore melodikoa egiten dute eta Europan, Amerikan edo eta Asian zabaldu dute beraien musika. 'Operation Exodus' bere laugarren diskoan euskarazko kanta bati txokoa egin diote, hain zuzen Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizuk parte hartzen duelarik. Meltdown taldea berriz seikote hernaniar batekin osatua dago Europan zehar bira egin berri dute eta urrutira joan gabe, aurten 'Resurrection Fest'en parte hartuko dute. Punta kontzertu honetako sarrera 6 euro kostako da.