Secciones
Servicios
Destacamos
ANDER SALEGI
Domingo, 8 de mayo 2016, 02:09
Haize asko eta lainotuta egon arren jende ugari hurbildu zen atzo Itziarrera zortzigarren Erromeri Egunaren edizioa ospatzeko asmoz. Goizean Zubietako joaldunak hasi ziren kalejirarekin, atzetik Debako eta Hernaniko txistulariak, albokariak, trikitilariak... jarraitu zieten. Eguerdian dantzariekin hasi aurretik, Itziarko bertso eskolako ikasleek bertso batzuk abestu zituzten bertara hurbildu ziren guztientzat.
Dantzarien unea heldu baino lehenago, Itziarko Auzo Udala eta Andutz kultur taldeak omenaldi txiki bat prestatu zuten herriko bi pertsonei, Josune Arakistain eta Naiara Manzisidorreri Euskal Herriko trikitilari txapelketa hiru urte jarraian, irabazteagatik. Josunek 2013 eta 2014an irabazi zuen, Naiarak, aldiz, 2015ean. Bakoitzak, zapi bat jaso zuen beraren izen eta palmaresekin idatzita.
Ondoren, Itziarko eta Bianako dantzariek beraien trebetasuna erakutsi zuten, bertara gerturatutakoek salda eta txorizo pintxoak jan aurretik. Bazkaldu baino lehenago, joaldunek eta txistulariek musikaz alaitu zituzten herriko kaleak. Bazkaltzeko garaia iritsi zenean 330 pertsonek paella eta kostila dastatu zuten.
Arratsaldeko seietatik aurrera erromeria nagusitu zen, jende ugari parte hartu zuen dantzatzen eta musikaz gozatzen. Gauean,dantzatzeko gogoarekin zenbait jende geratu zen eta horientzat beste erromeria bat soinujoleekin prestatu zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.