Zumba saioa, gaur Kirol Astearen baitan

NÚÑEZ

Kirola izango da nagusi aste honetan. Gaur, asteartea, zunba saio irekia izango da 19:45etik 20:45era. Herritar guztiei irekia izango da. Gainera, bihar asteazkena, frontenis txapelketa hasiko da, bai haurren baita helduen mailan ere. Partiden ondoren, Ostatuan 'Energia berhar baduzu, zer jan eta nola egin' tailerra emango du Ikerrek.