Urretxu Zumarraga Ikastolaren eskertze ekitaldia, bihar, Euskadi enparantzan

ZUMARRAGA.

Batuz, indarrak biderkatuz, antolatu ditu Urretxu-Zumarraga Ikastolak Kilometroak: zubiak batuz. Ekintzaz beteriko urtea izan da, eta horiek aurrera eramateko eragile ezberdinak, norbanakoak zein taldeak, izan ditu bidelagun. Horiei guztiei esker ona adierazteko ekitaldi bat ospatuko du bihar,ostirala, Zumarragako Euskadi plazan, 19:30ean.

Kilometroak 2018rako propio sortutako Zubizikleta izango da protagonista ostiral honetako ekitaldian. Ikasle, irakasle, guraso, langile zein ikasle ohien indarrari esker aurrera egin duen Zubizikletaren ibilbidea ez da amaitu. Etapa berri bati ekiteko prest dago, eta horren testigu izatera gonbidatu nahi ditu Ikastolak herritar guztiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos