Ugleko irakaslegoaren bi herenek greba egingo dute aste honetan

ZUMARRAGA.

Ugleko irakaslegoaren bi herenek greba egingo dute aste honetan. «Gogoratu behar dugu azken lan hitzarmena 2009. urtean sinatu zela. Beraz, esan dezakegu, azken 10 urtetan lan hitzarmen berberarekin jarraitzen dugula,soldata-taula berberekin, %12,4ko erosmen-ahalmenaren galera suposatzen duena»,dio Ugleko langile batzordeak.

«Patronalen erabateko inmobilismoaren aurrean 2017ko azaroan negoziaketak apurtutzat eman genituen eta gaur arte 2018ko martxoa, maiatza eta urrian 5 greba egun metatzen dituen mobilizazio aldia hasi genuen». «Lan hitzarmen mahaian berriro esertzeko Batasun sindikaletik exijitzen dugun baldintza ondorengo lau puntuetan eduki nahikoak dituen eskeintza bat aurkeztea izan da:erosmen-ahalmena pixkanaka errekuperatzea; zuzenki irakasle lanarekin erlazionaturiko lan orduak izatea; errelebu kontraturako sarbide plana eta prekarizatuen eta feminizatuen dauden sektoreentzako lan baldintzen hobekuntza». «Ikastetxeetako patronal ordezkaritzak benetako negoziaketara eramango gaituen edukin duinak dituen eskeintza aurkezten ez digun bitartean azaroak 27, 28, 29 eta 30 grebadeialdia mantentzea derrigortzen gaituzte», adierazten dute.

 

Fotos

Vídeos