Borrar

Parkeetan jolas saioak antolatu dituzte euskararen sustatzeko

El Diario Vasco

ZUMARRAGA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 14 de noviembre 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurten ere Urretxu-Zumarragako udalak eta Urtxintxak 'Parketarrak' izeneko egitasmoa jarri dute martxan. Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu, eta horretarako, hainbat jolas saio antolatu dituzte bi egunetan haur eta gurasoentzat. Horretarako gaur Zelai Arizti parkean (eguraldi txarra bada, Euskadi plazako arkupeetan) eta hilaren 21ean Izazpiko parkean jolas dinamizatzaileen laguntzaz, jolas saioak burutuko dira.

Egun bakoitzean bi jolas saio izango dira, haurren adinaren arabera banatuta: 17.00-18.00 Zabu Zibu (3-5 urteko haurrak dituzten familientzat) eta 18.00-19.00 Txirrintxon (6-9 urteko haurrentzat). Urtxintxa eskolako hezitzaileek dinamizatuko dituzte jolas horiek, eta parte hartu nahi duenak bertara azaldu besterik ez du. Haurrek helduren batekin joan beharko dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios