Bi mila zumarragar eta urretxuar baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian

Euskaraldia. La Salle Legazpi ikastetxea murgilduta dago. /  LA SALLE
Euskaraldia. La Salle Legazpi ikastetxea murgilduta dago. / LA SALLE

1.300 baino gehiago dira Ahobiziak eta 600 baino gehiago Belarriprestak gaur hasi den ariketa sozialean

M.F. ZUMARRAGA.

Bi mila urretxuar eta zumarragar baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian. Horietatik 1.300 baino gehiago dira Ahobiziak eta 600 baino gehiago Belarriprestak. Gaurtik abenduaren 3ra arte izango da abian Euskaraldia. Ariketa honek irauten duen bitartean ere izena eman daiteke. Gaur izango da kultur etxeetan paperean izena emateko azken eguna. Bihartik aurrera, soilik on-line: www.euskaraldia.eus helbidean. On-line bidezko izen-ematea azaroaren 27an, asteartea, arratsaldez, itxiko dute eta azaroaren 29a izango da kultur etxeetan txapa jaso-tzeko azken eguna.

Bi rol daude

Euskaraldian bi rol daude: Ahobizi eta Belarriprest. Lehenengoan, konpromezua hamaika egunetan euskaraz egitea ulertzen duten guztiekin da. Bigarrenean, euskaraz egiteko eskatzen da, nahiz eta, erantzuna euskaraz edo gazteleraz eman. Ariketa sozial honetan parte hartzeko 16 urte baino gehiago izan behar da.

Euskaraldiaren helburu nagusietako bat «gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea», da. Bestetik, «Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea». Halaber, «hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea» eta azkenik, «euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea».

 

Fotos

Vídeos