Borrar
Bertso jaialdia . Joan den urteko partehartzaileak. BERTSO ESKOLA
Luzio Gabiriaren omenezko jaialdiak itxiko du Santa Lutzi feriaren inguruko egitaraua

Luzio Gabiriaren omenezko jaialdiak itxiko du Santa Lutzi feriaren inguruko egitaraua

Puntako bertsolariak igoko dira bihar Zelai Arizti aretoko oholtzara: Andoni Egaña, Julio Soto, Uxue Alberdi eta Mikel Iturriotz

El Diario Vasco

ZUMARRAGA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 15 de diciembre 2018, 00:50

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urtero bezala abenduaren 13an ospaturiko Santa Lu-tzi feriaren aitzakian ekintza sorta ederra antolatzen da urtero, eta aurtengo egitarauari amaiera bikaina emateko, Luzio Gabiriaren omenezko 31. bertso jaialdia izango da bihar, abenduak 16, Zelai Arizti aretoan, iluntzeko 19:30etatik aurrera. Zumarraga eta Urretxuko bertso eskolak antolatzen duen ekimena da bertso jaialdi hau, eta Zumarragako udalaren babesa du. Aurten, egutegiak horretara behartuta, Santa Lutzi egunaren ostean kokatu da bertso jaialdia eta igandea izanik aukeratu den eguna, «gauean izan partez arratsalde-iluntzean kokatu behar dugu», diote bertso eskolako ordezkariek.

Puntako bertsolariak igoko dira, urtero bezala, Zelai-Arizti aretoko oholtzara: Andoni Egaña, Julio Soto, Uxue Alberdi eta Mikel Iturriotz. Maila handiko bertsolariak, denak ere, bertsolari bakoitzaren bilakaera desberdina izan bada ere. Andoni Egaña zarauztarrak ez du aurkezpen handirik behar, izan ere, Euskal Herriko plazetan kantari hamarkadak daramatza eta 4 aldiz jarraian izan da Euskal Herriko txapeldun (1993an, 1997an, 2001ean eta 2005ean). Zumarragan ere, sarritan kantatu izan du, eta plaza kuttuna da beretzat Luzio Gabiriaren omenezkoa.

Julio Soto gorritiarra hainbat aldiz izan da Nafarroako txapeldun, eta Txapelketa Nagusiko finalerdietan kantatzea zer den ederki daki. Uxue Alberdi elgoibartarrak jarduera emankorra osatu du dagoeneko nola bertso munduan hala literatur munduan, eta hainbat sari irabazteaz gain zenbait liburu ere argitaratu ditu.

Bertso eskolako M. Iturriotz

Eta azkenik, aurtengo nobedade nagusia, Zumarraga-Uretxuko bertso eskolako harrobiko Mikel Iturriotz. Bertso eskolakoen esanetan «aurreko urteetan Beñat Torres eta Maialen Akizuk izan zuten euren aukera saio honetan bertan, eta bide horri segida eman nahi izan diogu aurten ere, poliki-poliki gazteei aukerak emate aldera».

Saioan zehar bertso eskolako gaztetxoek ere parte hartuko dute, eta beraz ez da Mikel oholtzan bakarrik sentituko.

Azken urteetan moduan, hamar eurokoa izango da sarreraren prezioa (gazteek 7 euroko prezioan izango dute aretora sartzeko aukera) eta sarrerak aldez-aurretik eskuratzeko aukera egongo da aretoko leihatilan bertan, irekita dagoen edozein unetan. Azken urteetan egin izan den moduan, saioaren amaieran hainbat produktu biltzen dituen gabonetako saski eder bat zozketatuko da bertaratzen diren ikusle guztien artean, zozketarako aparteko txartelik hartu beharrik gabe.

Luzio Gabiria Gabiriko Bekoetxe baserrian jaio zen eta txikitatik zetorkion bertsolaritzarekiko zaletasuna. Gerora, bertso munduarekin lotura estua izan zuen, eta lan handia egin zuen bertsolaritza sustatu eta bultzatzeko, oraingoa baino garai zailagoetan, gazteengan bertsoekiko zaletasuna hedatuz, txapelketak antolatuz, epaile gisa eta baita bertsoak kantatuz ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios