Korrika dizdiratsu eta ugaria

Algaraka. Partaideek umore one erakutsi zuten herriko kaleetan zehar./ IÑAKI
Algaraka. Partaideek umore one erakutsi zuten herriko kaleetan zehar. / IÑAKI

Ehundaka kideek eman zioten ongi etorria Eitzan, eta beste milaka izan zituen lagun herriko kaleetan zehar

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMARRAGA.

Pare bat edizioz Korrika gauez pasa ostean, atzo, eguraldia lagun izanda, milaka herritarrek hartu zuten parte euskararen aldeko ekitaldi esaguratsuan. Udalak, herriko eskolek, kultura elkarteek eta abarrek, euren laguntza erakutsi nahi izan zuten ospakizun honekin bat eginez. Korrika Eitzatik sartu zen Zumarragan, Bidezar igaro ondoren, Urretxura egin zuen salto gure herrira berriro sartu ahal izateko eta hainbat kale zeharkatzeko.