Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortziren bat Zelai Arizti izango da bihar

Nerea Elustondok, Eli Pagolak, Mikel Tapiak, Iñigo Izagirrek, Unai Mendizabalek eta Iker Ormazabalek hartuko dute parte

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMARRAGA.

2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortziren bat Zelai Arizti aretoan izango da bihar, larunbata, arratsaldeko bostetan. Nerea Elustondo, Eli Pagola, Mikel Tapia, Iñigo Izagirre, Unai Mendizabal eta Iker Ormazabal arituko dira bertsotan eta Iker Iriarte arituko da aurkezle lanetan.

Irailaren 14an Oñatiko Santa Ana antzokian hasi zen txapelketan, 48 bertsolarik hartuko dute parte. Hiru hilabete iraungo ditu eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben.

Saio guztietarako sarrerak zein bonuak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Final zortzirenetako sarreren prezioak hauek izango dira: 10 euro (arrunta), 7 euro (bazkidea) eta 5 euro (gaztea, 6-16 urtekoak hartuko dira gaztetzat). Aurrez sarrera guztiak saldu ez badira, egunean bertan, txarteldegian salgai jarriko dira saldu ez diren horiek. Finalerako sarrerak ere izango dira salgai txarteldegan. Leihatila 16.00etan irekiko da. Saioko aforoa mugatua da.

Egin beharreko lanak

Bertsolarien egin beharrekoak hauxek izango dira: Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso; Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso; Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso; Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso; Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Epaile lanetan arituko direnek irizpide hauek hartuko dituzte kontutan: gaia, hizkera, neurria, errima eta oinak, doinua, testua, baliabide paratestualak eta denbora.