Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saio bat Zelai Arizti aretoan izango da

Irailaren 28an final-zortziren bat egongo da eta sarrerak hilaren 2an jarriko dira salgai Nerea Elustondok, Eli Pagolak, Mikel Tapiak, Iñigo Izagirrek, Unai Mendizabalek eta Iker Ormazabalek hartuko dute parte

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMARRAGA.

2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortziren bat Zelai Arizti aretoan izango da irailaren 28an arratsaldeko bostetan. Nerea Elustondo, Eli Pagola, Mikel Tapia, Iñigo Izagirre, Unai Mendizabal eta Iker Ormazabal arituko dira bertsotan eta Iker Iriarte arituko da aurkezle lanetan. Irailaren 14an Oñatiko Santa Ana antzokian hasiko den txapelketan, 48 bertsolarik hartuko dute parte. Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben.

Saio guztietarako sarrerak zein bonuak irailaren 2an jarriko dira salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean. Final zortzirenetako sarreren prezioak hauek izango dira: 10 euro (arrunta), 7 euro (bazkidea) eta 5 euro (gaztea, 6-16 urtekoak hartuko dira gaztetzat). Aurrez sarrera guztiak saldu ez badira, egunean bertan, txarteldegian salgai jarriko dira saldu ez diren horiek. Finalerako sarrerak ere izango dira salgai txarteldegan. Leihatila 16.00tan irekiko da. Saioko aforoa mugatua da.

Bertsolarien egin beharrekoak hauxek izango dira: Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso; Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso; Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso; Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso; Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Epaile lanetan arituko direnek irizpide hauek hartuko dituzte kontutan: gaia, hizkera, neurria, errima eta oinak, doinua, testua, baliabide paratestualak eta denbora.