Euskararen Mintzodromoa egingo dute Zelai Arizti frontoian larunbatean

Mintzodromoa. Duela bi urte euskaldun berrien atarian egin zen. /  ARESTI
Mintzodromoa. Duela bi urte euskaldun berrien atarian egin zen. / ARESTI

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMARRAGA.

Abenduaren 3a Euskararen Eguna dugu. Urretxu-Zumarragan egun horren inguruan egiten da urtero Euskararen Min-tzodromoa. Zumarraga eta Urretxuko udalek udal euskaltegiaren laguntzarekin antolatzen dute Mintzodromoa, eta aurten larunbatean izango da Zumarragako Zelai Arizti frontoian (eguraldi txarra eginez gero, kultur etxean), 12:00etatik 13:00ra.

«Bada, Euskaraldiaren erdia gainditu dugu, eta datorren larunbaterako gonbidapen batekin gatoz: Mintzodromoa. Eta, zer da Mintzodromoa? Bada, oso sinplea: euskaraz ulertzen dugunok (izan ahobizi, izan belarriprest) hobeto edo okerrago, euskaraz aritzea kafe baten inguruan», diote antolatzaileek. «Kafea eta hizketarako gaiak gure kontu; berriketa, zuek!».

Izenaeman behar da ekimenean parte hartzeko, honako helbidean: marijo@uzue.eus

 

Fotos

Vídeos