Zaldiz ibiltzen ikasteko ikastaroak Ibur Klubean

Egun hauetan udalekuak aurrera eramaten ari dira. /  IBUR
Egun hauetan udalekuak aurrera eramaten ari dira. / IBUR

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Ekintza ugari prestatzen dira Ibur Hipika Klubean urtean zehar, eta orain, udaran, zaldiz ibiltzen ikasteko ikastaroak antolatu dituzte, hauek, hiru txandatan aurrera eramanez.

Uztailaren 30ean hasiko da lehenengo txanda, abuztuaren 10era arte; bigarrena, abuztuaren 13tik 24ra ospatuko da; eta, hirugarrena eta azkena, abuztuaren 27an hasi eta irailaren 7an amaituko da.

Goizetan bi ordutegiren artean aukeratzeko aukera eskaintzen dute Iburrekoek: goizeko 10:30etatik-11:30etara edo 12:00etatik 13:00ak arte; arratsaldean, berriz, hiru txanda egingo dira: 16:00etatik 17:00ak arte, 17:30etatik 18:30etara eta 19:00etatik 20:00ak arte. Prezioa, 150€ txandako izango da.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 663 060 011 edo 655 735 300 telefonora deitu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos