Zaborren kudeaketa hobetzeko bilera egingo da aste honetan

Zabor gunea. Herriak konposta egiteko ere zaborgunean du aukera; bestela, edukiontziak. / GALILEA
Zabor gunea. Herriak konposta egiteko ere zaborgunean du aukera; bestela, edukiontziak. / GALILEA

Alegiko Zelai Ondo elkartean izango da ostiralean, iluntzeko 7etan eta bertaratzea eskatzen da

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Jakina den bezala Sasieta Mankomunitatea da Urola Garaia eta Goierri guztiko zaborraren kudeaketa aurrera eramaten duen erakundea eta birziklatze portzentaien datuen berri ematen ohi du, gure herriari dagokionez hauek nahiko txarrak izan direlarik. Egoera aztertu eta hobetzeko eman daitezken pausoak aztertzeko bilera desberdinak aurrera eraman dira orain arte, hauetan herriko zabor kudeaketaren gaia jorratuz, eta datorren ostiralean arratsaldean berriro ere biltzeko deialdia luzatu du herriko Udalak, Alegiako elkartean egingo den bilerara.

Maiatzako datuak jakin zirenean jo zuen herrian alarma eta neurriak hartzeko asmoarekin itsasoarrek Herri Batzarrean jorratu zuten gaia, bertan ideia desberdinak jaso eta aldaketa batzuk proposatu zirelarik. azken hilabeteetan egoera ez da hobetu eta Sasietak aztertutako azken datuen arabera, eta abendukoak kontutan izan gabe, 2018 urteari hilabetez hilabete erreparatuz Itsasoko herritarrek birziklatzera bidali duten zaborra jasotakoaren %41 izan da, 17.049 kilo direlarik; beste %59 zabortegira bidali dute, hau 25.006 kilo izanik. Datu hau hobetzeko intentzioarekin ostiralean ospatuko da bilera.

«Gure Garbiguneetako birziklatze datu baxuekin arduratuta, Itsasoko Udalak, Gabiriako Udala eta Ormaiztegiko Udalarekin batera bilera batera deitzen diete herritarrei, 2019an Itsason eta Alegian ezarriko den zabor kudeaketa sisteman izango diren aldaketen berri emateko», azaltzen dute Udalekoek.

Bilera, ostiralean

Bilera Alegia auzoko Zelai-ondo Elkartean aurrera eramango da, ostiralean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bilera hau garrantzi handikoa dela aitortzen dute Udalekoek eta horrez gero herritarren bertaratzea erregutzen dute. Honetan jorratuko diren gaiak ondorengoak izango dira: orain arte birziklaguneetako sarrera eta edukiontzia ere irekita zeuden beti eta hemendik aurrera birziklaguneetara sartzeko eta errefuxaren edukiontziak ireki- tzeko txartela beharko da, txartel berri hauen banaketa aurrera eramango delarik; Itsason dagoen bezala Alegian ere konpostagune komunitarioa jarriko da, Itsason oso ondo funtzionatzen baitu; eta birziklatze egokiari buruzko informazioa ere banatuko da, zakar bakoitza non bota behar den ondo jakiteko. Nola ez, bileran bertan egon daitezken erregu eta galderetarako denbora ere egongo da.

 

Fotos

Vídeos