Zaborra, ura eta arazketa erreziboak ordaitzeko azken eguna, bihar

MIRYAM GALILEAEZKIO ETA ITSASO.

Gipuzkoako Urak, S.A.-k bere Ezkio eta Itsasoko abonatuei jakinarazi nahi die uztailaren 30 datarekin 2019 urteko bigarren hiruhilabeteko zaborra, ura, arazketa eta fintantziaketa planeko erreziboak bidali zirela eta hauek ordaintzeko epea amaitzear dagoela.

Erreklamazioak Gipuzkoako Urak-eko edozein bulegotan, abonatuaren 902 302222 - 943 318602 (24 orduz) telefono zenbakian edota euren bulego birtualean, www.gipuzkoakour.com -en, altan emanda egonez gero, egin daitezke. Borondatez ordaintzeko azken eguna bihar, abuztuaren 14a, izango dela azaltzen zaie.