Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

XVIII. mendiko bizikleta trabesia San Bartolometan

MIRYAM GALILEA

ITSASO.

Miércoles, 8 de agosto 2018, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hilaren 23an hasiko dira aurten Itsasoko San Bartolome jaiak eta hauetako osagaietako bat bihurtu den mendi-bizikleta ibilaldia hilaren 25ean egingo da, larunbatean. Aurten, 18. edizioa beteko du eta, beti bezala, izena ematea proba hasi aurreko tartean egingo da; parte hartzea dohainezkoa da eta txirrindularien artean sariak zozketatuko dira.

Duela 18 urte hasi ziren mendi bizikleta trabesia antolatzen Itsasoko San Bartolome jaien egitarauaren barruan, eta honek baditu berezitasun batzuk. Doakoa da, antzeko proba gehienak ez bezala, antolatzaileen borondateari eta gainerako laguntzaileei esker; opariak zozketatzen dira txirrindularien artean; eta izena ematea probaren egunean bertan bakarrik egin daiteke, irteera aurreko tartean. Aurten, arratsaldeko 16:30ean aterako da tropela herriko plazatik, beraz, ordu erdi lehenago izena emateko aukera egongo da.

Ibilbidea, Itsaso inguruko mendietan zehar egiten da, urtero antzekoa da baina zertxobait aldatuz, eta 22 kilometro inguru izaten ditu. Ibilbide laburragoa egin nahi izanez gero, martxa erdian Itsasotik (helmugatik) pasatzen dira urtero, eta bertan amaitu daiteke. Gehiena pista bada ere, nahiko teknikoa dela esan daiteke, gorabeheratsua eta jaitsiera politekin. Gogoratzen da honetan parte hartzeko kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango dela.

Paella lehiaketa

Trabesia amaitu eta, aurten ere, arratsaldeko 19:30ean paella lehiaketa hasiko da herriko plazako karpan. Honetan herritar ugarik parte hartzen dute -aurreko urtean hamabost bat bikote egon ziren- eta saridunen izenak jakin ostean, afari ederra ospatzen dute bertan egindakoarekin!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios