XVII. Sagardo Asteak martxa hartzen du

Dolarea. Zanpaketak egunero aurrera eramango dira Sagardo Astean zehar. / GALILEA
Dolarea. Zanpaketak egunero aurrera eramango dira Sagardo Astean zehar. / GALILEA

Urriaren 19ra arte zanpaketak, lehiaketak, tailerrak edota antzezpenak izango ditugu Igartubeitin |

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Urrian sartu eta udazkena hastearekin batera urteko asterik biziena dator Igartubeitira, bere hezurrak aztindu eta dolarea martxan jartzen duena, Sagardo Astearen ospakizuna, hain zuzen ere. Gaur abiatu eta urriaren 19ra bitartean ekin- tzez jositako egitarauarekin datoz baserrikoek.

Igartubeiti Baserri Museoak urteak daramatza, baserria ondarearen ardatza dela kontutan izanik, bere aberastasuna lantzen, bere zaintzatik, errespetutik, ingurunearen, bere baliabideen, erabilpenen eta eskaintzen dituen zerbitzuen arteko oreka bilatuz.

Aurten, baserria sagarraren zi- klo jasangarri eta naturalaren inguruan kontzientziatzen ahaleginduko da, bertako komunitatera hurbilduz eta ekimenera kide bezala gehituz. Jardueran baita mugikortasun jasangarriaren eredua txertatuz ere.

Urteko jarduera puntual bat izatetik haratago, Sagardo Astea, negutik udazkenera bitartean gara- tzen den prozesu baten sagarraren ziklo naturalaren emaitza da. «Igartubeititik, edizio honetan, unibertso hau guztia testuinguruan kokatu eta berreskuratu nahi izan dugu, jarduera eta esperientzia ezberdinen bitartez, tailerrak, sagar erakusketa, dastaketak, bisitariei igortzeko asmoz», azaltzen dute antolatzaileek. Helburu nagusia baserri dolarearen kultur ondarea, hau da, dolarea martxan ipintzearen prozesua, bere testuinguru sozial, kulturalean eta jasangarrian kokatzea da.

«Sagarra dolarean jo aurretik, lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, hauen izerdialdia, loraldia, sagar aleen hazkundea eta bilketa. Prentsaketa eta kupeletan gerta- tzen den zukuaren fermentazioaren ondoren, martxoan Barrikote festa ospatzen dugu, sagardoaren dastaketarekin», diote.

Hamar egun hauetan ekintza desberdinak aurrera eramango dira Igartubeiti Baserrian, hauetan garran- tzitsuena, beharbada, dolarean aurrera eramaten diren zanpaketak, Sagardo Asteko ardatza. Dolarea martxan egunero jarriko da: astean zehar (urriak 10, 11, 15, 16, 17, 18 eta 19an) sagar zanpaketak egunero izango dira goizez, 11:30etatik aurrera; eta asteburuan eta jai egunean (urriak 12, 13 eta 14ean) prentsaketa bakarra izango da, 12:00etan. Prentsaketa bakoitza egin aurretik, Kirikoketa burutuko da, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua. Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan, sarrera murriztua izango da eta erreserbak egiteko aukera izango da.

Bestetik, aurten ere antzespenak egingo dituzteUrretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldekoek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dutelarik XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitzegingo diete. Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe-jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira. Antzezlanak urriak 12, 13 eta 14, goizeko 11:30etatik 12:00etara eta 13:00etatik 13:30etara izango dira

Aurtengoan ere baserriko ataria apainduko duen sagar erakusketa ez da faltako, oraingo honetan 'Zer da kixkia?' tailerrean parte hartu zuten haur eta familiek bildutako sagarrak ikusgai daudelarik.

Azkenik, Argazkia eta Ikatza elkarteen lankidetzarekin, Argazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dugu oraingo honetan ere Sagardo Astea ospatzen den bitartean, honen oinarriak web gunean kontsulta daitezkelarik.

Autobusa

Aurtengo edizioan Igartubeitin garraio publikoa erabiltzea erabaki dute museoko parking-eko kotxe pilaketak ekiditzeko asmoz. Horrela, urriak 12, 13 eta 14ean doako autobus zerbitzua eskainiko da 10:00etatik 14:30etara, Santa Lutziko industria gunetik. Ezingo da baserrira kotxean igo.

Informazio gehiagorako edota erreserbak egiteko, Igartubeiti Baserri Museora deitu 943 72 29 78 telefonora, igartubeiti@gipuzkoa.eus edota www.igartubeitibaserria.eus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos