'Willis-tarren bidaia irudietan' ikusteko aukera bihar arratsaldean

Estatu Batuak. San Francisco-n ateratako argazkia. /  LUIS LÓPEZ
Estatu Batuak. San Francisco-n ateratako argazkia. / LUIS LÓPEZ

GALILEA ITSASO.

Herriko Udal Batzordeak antolatuta, 'Willis-tarren bidaia irudietan' hitzaldia izango da bihar larunbata, arratsadean herriko ostatuan. 'Willis-tarren bidaia irudietan', Estatu Batuetako argazki eta irudi emanaldia izango dugu larunbata honetan arratsaldeko 20:00etatik aurrera Itsasoko Ostatuko jangelan. «Willis familiak aurtengo udan Estatu Batuetara egindako bidaiaren kontakizuna egingo digute argazki eta irudien bidez. Hiru hilabete luzeetan herrialde honetako Estatu desberdin ugari bisitatu dituzte eta bertan izandako esperientziak kontatuko dizkigute», azaltzen dute antolatzaileek. Ekitaldiak 20-25 minutuko iraupena izango du eta emanaldiaren ondoren, Estatu Batuetan ohikoa duten janaria dastatu ahal izango da, bertako erara prestatua, 20 euroen truke (gaztetxoak 12 euro). 'Perrito caliente', hanburgesak, Yogi hartzaren sagar tarta eta marshmallow-ak (haurren-tzat) osatuko dute egun honetako menua. Afaltzera geratu nahi duenak , izena eman dezake Ostatuan bertan 943 880 315 telefonoan, gaur azkeneko eguna izango delarik.

 

Fotos

Vídeos