Uztaileko traste zaharren herriko bilketa bihar gauean aurrera eramango da

GALILEAEZKIO.

Sasieta Mankomunitateak hilabetero egiten du traste zaharren bilketa gure herrian eta uztailari dagokionez bihar osteguna izango da eguna.

Hilabetean behin jasotzen dira Ezkion traste zaharrak, egokitutako eguna hileko laugarren osteguna delarik.

Gogoratu behar da trasteak ezin direla edozein ordutan atera eta hauentzako ere leku zehatz bat dagoela. Horrela, herrian zehar kokatuta dauden zabor-guneetan utzi ahalko dira, arratsaldeko 21:00etatik aurrera. Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ezin dela galerazi.

Aldi berean ere, traste zahar bezala hartzen diren altzari eta produktuen sailkapena gogoratu nahi izan dute. Honen arabera, altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak eta bestelako traste erabilezinak atera ahalko dira. Bestalde, eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak ezingo dira atera; gurpilak, egurrezko paletak eta hondakin arriskutsuak ere debekatutak egongo dira.

Edozein zalantzarako, 943 16 15 55 telefono zenbakira deitu daiteke.