Borrar

Urretxu

Urrelur museoko tailer zientifikoak bueltan dira

Cristina Limia

Urretxu

Sábado, 3 de mayo 2025, 21:31

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Urrelur museoak tailer zientifikoak antolatu ditu, 6-12 urte bitarteko haurrentzat. Maiatzaren 15ean eramango dira aurrera, 17:00etatik 19.00etara. Izen ematea maia-tzaren 2tik 12ra dago zabalik https://forms.gle/o2ieM kLsGR obJ4NM6 loturan.

Eduki desberdinetako tailerrak izango dira. «Horietako batean txanponen garbiketa egingo dugu bikarbonatoarekin eta ozpinarekin, txanponak kobrezkoa direnez erreakzio kimiko bat sor-tzen da eta txanponak garbitzen dira», azaltzen dute. Beste tailer bat 'su hiltzailearena' izango da. «Bikarbonatoaren eta ozpinaren arteko erreakzio kimiko ikusgarria ikusiko dugu», aurreratzen dute. Hirugarren tailerrean su mendia egingo dute. «Bikarbonato eta ozpinarekin lortuko dugu su mendiaren erupzioa», azaltzen dute, haurrei ekintzetan parte hartzera animatuz.

Zientzia tailerrez gain, maia-tzaren 9tik 11ra Urrelur Museoak antolatutako asteburuko txangoa egingo da, Leongo Las Medulas herrira bisita geologiko-kulturala egingo dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urrelur museoko tailer zientifikoak bueltan dira